Xabiroi (arraina)
Xabiroi (arraina) | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Actinopteri |
Ordena | Perciformes |
Familia | Trachinidae Rafinesque, 1815 |
Azpibanaketa | |
Xabiroi Trakinidoen familia osatzen duten bederatzi arrain osteiktieen izen arrunta da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gorputz luzarana, alboetatik zapala eta garaia dute, eta beheko matelezurra gora itzulia. Bizkarrean bi hegal dituzte: aurrekoa, garai samarra eta arantza pozoidunekikoa; atzekoa, berriz, apala baina bular-paretik isatseraino luzatzen dena, eta sabelekoa ere oso luzea. Arrainak eta izkirak jaten dituzte batez ere. Ozeano Atlantikoko ekialdeko bazterretan eta Mediterraneoan bizi dira.[1]
Hondo hareatsuetan bizi dira eta aurreko bizkar-hegatsean ezten pozoitsuak dituzte[2]. Gastronomian preziatuak dira oso eta zenbait errezeten oinarri nagusia dira, adibidez bouillabaisserena.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Xabiroiak saburdin izenaz ere ezagutzen dira. Bizkaian, gainera, salbario eta salbeu diete.[3] Gipuzkoako kostaldeko herri batzuetan, salbera [4] izenaz ere ezagunak dira.
Espezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bederatzi espezieak bi generotan banatzen dira:
- Echiichthys generoa
- Xabiroi txikia, Echiichthys vipera (Cuvier, 1829).
- Trachinus generoa
- Xabiroi arrunta, Trachinus araneus Cuvier, 1829.
- Trachinus armatus Bleeker, 1861.
- Trachinus collignoni Roux, 1957.
- Trachinus cornutus Guichenot, 1848.
- Xabiroi zuria, Trachinus draco Linnaeus, 1758.
- Trachinus lineolatus Fischer, 1885.
- Trachinus pellegrini Cadenat, 1937.
- Trachinus radiatus Cuvier, 1829.
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Xabiroi. .
- ↑ Barrutia, Eneko. (2003). «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf) Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25) ISBN 8484198790. ISSN 1137-439X. Bibcode: 1137-439X..
- ↑ «erabili.eus/ Arraindegian euskaraz» www.erabili.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |